jueves, 2 de enero de 2014

Gabonak heldu dira


Gabonak oso desiragarriak dira umeentzat, Olentzeroren zain daude eta gainera oporrak datoz, opariekin batera.

Beraz, zergatik ez dugu aprobetxatzen etapa hau zenbait jarduera interesgarri egiteko?

Haur hezkuntzako bigarren zikloan batez ere, zenbait jarduera egiten dira gabonak lantzeko, hala nola, etxean etxeko gabonetako zuhaitza apaintzeko zenbait gauza egiten dituzte (oreinak, zuhaitzak, marigorringoak...), Olentzerori gutuna idazten diete (errebistatik ebakitako irudiekin batez ere), gero eskolaren arabera Olentzeroren lagunak gutunaren bila datoz eta bestela gutunontzi batera botatzen dute, Olentzero ikastetxera dator opariak eta gozokiak banatzera, zenbait marrazki egiten dira eta marrazten dira gabonen inguruan eta azkenik abesti ezberdinak abesten dituzte.

Ikusi dugunez, jarduera ugari egiten dituzte gabonak lantzeko, eta gehienak poztasun osoz egiten dituzte, haiek gustuko duten gaiarekin erlazionatuta daudelako. Beraz, honekin ondoriozta dezakegu, umeen interesen arabera jokatzen baldin badugu (jarduerak egiten baldin baditugu), umeek gustura egingo dute lan, poztasun osoz hobeto lan egiten dutelako.

Beraz, kontuan izan azken hausnarketa hau eta saia gaitezke umeen interesen arabera jokatzen, ikaskuntza erraztu egiten baita.

=)



Ipuinak

Unibertsitatean asko landu dugun gauza bat ipuinak dira; hauek nola aztertu, nola kontatu, zein balio helarazten duten, nola sortu ipuin bat...

Orain arte hiru ipuin sortu ditugu, guztiz ezberdinak izan direnak. Baina zer dira zehatz-mehatz ipuinak?

Ipuinak kontakizunak dira, familian, eskolan edo gizartean, belaunaldiz belaunaldi mezuak zabaltzen joan diren kontakizunak, hain zuzen. Istorio hauek, helburu hezitzailea daukate, ez dira neutroak inondik inora, eta bertan, hainbat balore transmititzen dira.

Zergatik dira garrantzitsuak ipuinak Haur Hezkuntzan? Zer aztertu behar dugu irakasleok?

Haurrak heztea nahiko zaila da, berehala aspertzen direlako eta arreta oso erraz galtzen dutelako. Beraz, irakasleok haien interesa pizten dituzten baliabideak bilatu behar ditugu eta ipuinak baliabide aproposak dira horretarako. Gainera, umeen errealitatera hurbiltzeko tresna egokiak dira.

Ipuinak erabiltzea haurraren hizkuntza aberasteko aukera paregabea da. Ipuinaren aurrean haurrak begiak nola ireki, arreta jarri, entzumena zorroztu eta guzti honen aurrean bere gogoa nola estimulatzen den ikus genezake, ipuinaren menpe jartzen baita. Beraz, hauen gustuak pixkanaka nolakoak diren ezagutzen joan gaitezke.

Bestetik, ipuinekin zenbait balio helarazi ditzakegu, hala nola, elkartasuna, laguntasuna, genero berdintasuna, iraunkorrak izatea etab. Horregatik, ipuin bat sortzerako momentuan zer transmititu nahi dugun pentsatu behar dugu eta gero ipuinari ekin ahal diogu.

Ipuin bat aukeratzen badugu aldiz, lehenengo eta behin ipuin horrek zer transmititzen duen ikusi behar dugu. Bestetik, ipuinaren egitura eta hiztegia aztertu behar ditugu, askotan euskarazko ipuin askok hiztegi zaila edota egitura txarra dutelako. Hau da, ez daude umeentzat guztiz zuzenduta, egunerokotasuna kontuan hartzen ez dutelako. Beraz, ipuin errazak erabili behar ditugu, ez oso luzeak umeak ez aspertzeko.

Amaitzeko, ipuina kontatzerako momentuan umeen arreta deitzeko zenbait baliabide daudela esan beharra dago. Honen adibide ahots ezberdinak erabiltzea, eskuekin irudikatzea eta aurpegiaren keinuak aldatzea daukagu. Baliabide hauek haurra erakartzeaz aparte, hauen partaidetza sustatzen dute, ipuinaren parte sentitzen diren bitartean.
Beraz, beti bezala, anima zaitezte hauek erabiltzera!!

=)