Astekaria


 Lehenengo astea



Orain dela pare bat urte gutxi gora behera, ikt-en garrantzia azpimarratuz joan da eskoletan, ikt-etan inbertsio handiak eginez. Baina oraindik, eskola askotan ez daude berrikuntza teknologikorik hainbat arrazoiengatik:




Arrazoi nagusiena dirua izan daiteke. Izan ere, IKTak sartzeko inbertsio oso handiak egin behar dira. Hala ere, hau ez da arrazoi bakarra. Eskola askotan, informatikari buruz oinarrizkoa dena baino ez dakiten maisu/maistra asko daude, irakasteko edota erabiltzeko nahikoa ez dena. Umeak aldiz, “teknologiarekin jaio eta hazi” egin dira. Beraz, hauen ezagutza irakasleenaren antzekoa da askotan.

Horregatik, IKT-ak eskoletan sartzeko, lehenengo eta behin egin behar dena irakasleei formakuntza bat eskaintzea da. Unibertsitatean irakasle berriak izango diren ikasleei formakuntza hauek eskaintzen dizkiete.
           
Beraz, nik orain arte ikasitakoa zuekin konpartituko dut, formakuntza hori denon esku egon ahal izateko.
           
Lehenengo astean, ordenagailuen osagaiak ezagutu genituen, baita hauen aplikazio zein formatu batzuk ere. Hala nola:
  • Software: Ordenagailuaren barruko programak eta sistema eragilea osatzen dute. Sistema eragilea, ordenagailuak erabiltzen duen kode bat da, horren arabera programak era batean edo bestean funtzionatzea eragiten duena, hala nola, Windows, Linux eta Macintosh. Esan dezakegu, sistema eragilea softwarearen eta ordenagailuaren oinarria dela, hau CPU-a martxan jartzen baitu.
  • Hardware: Ikusten diren elementuak dira, hots, ordenagailuaren parte fisikoa. Hauek bi multzotan sailka ditzakegu, oinarrizkoak (CPU, monitorea, teklatua eta sagua) eta periferikoak, ordenagailuari gehitu ahal zaizkionak (inprimagailua, bozgorailua, webcam...).
  • Memoria: Bi memoria mota aurki ditzakegu, RAM memoria eta ROM memoria. RAM memoria ordenagailua arin edota astiro joatea eragiten duena da (RAM memoria gutxi = ordenagailua astiro). Beraz, hau ordenagailuaren atal garrantzitsua da. ROM memoria aldiz, materialak gordetzeko balio duena da. Honi disko gogorra ere deitzen zaio. Hau amaitu ezkero, gauzak memoria eramangarrietan soilik gorde ahal izango ditugu.
  •  Programa irekia eta librea: programa bat irekia edo librea izatea ez da gauza bera. Askotan batera etor daitezke baina haien arteko ezberdintasuna garrantzitsua da. Programa bat librea bada, programa hori dohainik eskura dezakegu. Programa irekia aldiz, programa eraldatu/modifika daitekeela esan nahi du, baina hau ez da beti dohainik izaten.
  •  Fitxategi ezberdinak: gordetzen dugun edozein dokumentu edo artxibo (musika, bideo...), fitxategi ezberdinetan gordetzen dira, erabilitako programaren arabera. Hona hemen fitxategi mota batzuk
  1. Testuak: doc. (word progamak erabiltzen duena) eta odt. (open office)
  2. Soinuak: wave. Midi. Wm. Mp3.
  3. Irudiak: Gif. Jpeg. Png. Mb. (mapa bits)
  4. Bideoak: avi. Mpeg. Divx. Mov. Wmv.
  5. Beste batzuk: pdf (memoria gutxiago okupatzen du baina ezin behin pdf-ra pasata ezin da dokumentua eraldatu)
Bigarren egunean, google eta gmail-ak eskaintzen dituen abantailak aztertu genituen. Horietatik interesgarrienak soilik aipatuko ditut. Google-ek eskaintzen duen abantaila oso on bat “DRIVE” aplikazioa da. Honetan, karpetak sor daitezke dokumentuak gordetzeko, memoria eramangarriak erabili beharrean. Beraz, sarean gordetzeko aukera ematen dizu, modu pertsonal batean. Izan ere, google drive bakoitzaren gmail-arekin konektatuta dago.
Aplikazio honek duen beste abantaila bat konpartitutako dokumentuak egin ahal direla da. Hau gmail-a duen edozein pertsona sortu eta laguneei/langileei gonbidatuz gero, denek dokumentuan ageri den informazioa ikusi eta eralda dezakete. Baina bereizitasun nagusiena, guztiok batera idatzi dezaketela da.
Ikasi dugun beste gauza bat gmail-ean dauden mail-ak organizatzea da, etiketak jarriz edota karpeta zehatz batzuetan jarriz. Baina hau haur hezkuntzarekin zerikusi handirik ez duenez beste gauza batekin jarraituko dut, blog-ekin.
Blog-a edozein pertsona era dezake, google-k aukera eskaintzen duelako, blogger aplikazioaren bitartez. Hau haur hezkuntzan oso erabilgarria izan daiteke, batez ere gurasoekin harremanak izateko. Izan ere, blog baten bidez edozein informazio parteka dezakegu, idatzizko informazioa, argazkiak, bideoak... Horregatik, umeen eguneroko bizitza edota jarduera garrantzitsuak isla ditzakegu, gurasoak ere haien haurren heziketaren eta eskolaren parte sentitzeko.

Gaurkoz hau izan da guztia
Espero dut baliagarria izana
 =)




 BIGARREN ASTEA


Aste honetan zehar, blog-ak eskaintzen dizkigun hainbat atal eta funtzio aztertu ditugu; bideoak eta argazkiak nola sartu, blogean orrialde bat baino gehiago sortu, etiketak jarri eta blog edo link-en zerrendak egin, blogaren diseinua aldatu, erlojua jarri... Baina bueno, orain hauek zehazki azalduko ditut.


  •     Etiketak: Hauek eskegitako materiala sailkatzeko balio dute, material asko izatekotan, oso lagungarriak dira, sarreren kopurua murrizten baitute. Sarrera batean etiketak jartzeko, eskuinaldean etiketa atala daukagu. Bertan klik egin, etiketaren izena idatzi eta “listo” botoia sakatu behar da. Gero blogean agertzeko, gadgets bat jarri behar da, etiketa izena duena.

  •    Blogaren diseinua: Blog asko egon arren, gehienak oso ezberdinak dira, diseinua moldatzeko aukera asko eskaintzen baititu. Horretarako, behin blog-aren kontuan sartuta, “diseño” atalean klikatu eta gero “personalizar” atala sakatzen badugu, blogaren hainbat atal modifikatzen utziko digu; plantilla, fondoan ageri den argazkia, blogaren markoak, gadgets-ak, letra... Beraz, honi esker blog egitura ezberdin ugari auki ditzakegu, geurea propioa eginez.

  •       Bideoak eta argazkiak: Sare bat idazten gaudenean, bi argazki ageri dira “enlace”-ren ondoan. Bertan klikatuz gero, erreza da argazki edo bideo bat igotzea. Hainbat modu ezberdin daude; bideoa edo argazkia ordenagailuan bertan badugu, “subir” atalari eman eta aurkitu baino besterik ez dugu egin behar. Beste modu bat youtube-tik igotzea edo HTML formatuaren link-a sartzen izango litzateke.


  •      Orrialdeak: Blog honetan, sarrerako orrialdetik aparte, beste orrialde bat aurki ditzakegu, hau hain zuzen ere; astekaria. Orrialdeak sortzeko, blogger-ean konektatu, eta “entradas”-en azpian, “paginas” atala dago. Bertan klikatu eta orrialde berri bat egiteko aukera eskaintzen digu. Orrialdeen eragozpen bakarra, bertan sarrera ezberdinak ezin dituzula egin da, informazio guztia dokumentu baten bezala idatzi behar dugulako.


  •     Link-ak: Hau blogak eskaintzen duen beste gadgets bat da. Beraz, hau txertatzeko, blogaren diseinu orrialdera joan behar gara, “añadir gadgets” atalean klikatu eta “lista de enlaces” aukeratu. Hemen konpartitu nahi dituzun edozein link sar dezakezu. Bestetik, blog-en estekak soilik sartu nahi izatekotan, “lista de blogs” aukera dezakezu.

     Blogaren funtzio hauetatik aparte, gauza oso garrantzitsu bat ere ikasi dugu; saretik hartutako edozein dokumentu, argazki edo bideoen jatorria errespetatu behar dela. Izan ere, artxibo batzuek ez dute baimenik kopiatuak izateko. Beraz, edozein gauza hartu baino lehenago, baimena irekia bada ikusi behar dugu, baita egileak nolako baldintzak jartzen dituen ere.

    Batzuetan, artxiboak libreak dira, hartzeko eta modifikatzeko baimena daukagu baina beste batzuetan, hartzeko baimena soilik dugu, edota honen kopiak debekatuak daude “derechos de autor” izeneko horren eraginez.
   
    Baina nola plazara dezakegu gure iritzia (autorearen iritzia)? Hainbat modu daude. Horietako bat, creative commons-en bitartez egin daiteke. Horretarako hurrengo orrialdera jo behar dugu:

                  http://es.creativecommons.org/blog/licencias/

   
    Behin orrialde honetan egonda, eskaintzen dituen lizentzia motak auki ditzakegu. Hauek ondo aztertu eta ulertu ondoren, geure lizentzia egitera abiatzen gara. Horretarako, “hecho tu elección” –ean klikatu behar dugu, nahi dugun lizentzia mota aukeratu eta behean agertzen den HTML- link-a kopiatzen dugu. Gero, blogara bueltatu eta html-ko gadgets-a aukeratzen dugu, lehen kopiatutako linka itsatsiz. Horrela, lizentzia mota lortzen dugu.
     
      Espero dut, beti bezala baliagarria izatea
      Agur bero bat
       
      Rakel Perez



HIRUGARREN ASTEA


    Aste honetan zehar, proiektu bat egiten ibili gara. Hau, ordenagailuak lau urteko gela batean zertarako erabil ditzakegunari buruz doa.

     Proiektu honen lehenengo urratsa, taldeak eratzea izan zen, talde fitxa bat egin eta lehenengo akta egitea. Horretarako, taldekide bakoitzaren rola zehaztu genuen (nork izango zen idazkaria, bozeramailea, teknikaria...). Behin hau eginda, talde fitxa egin genuen.

     Talde fitxan hainbat datu sartzen dira, hala nola, ikaslearen argazkia, izen abizenak, email-a eta rola. Kasu honetan, bozeramailearen rola nahiko garrantzitsua da, irakaslearekin harremana izan behar baitu. Baina gainerako rolak ere garrantzitsuak dira; moderatzailea, talde barnean arazoak balego, orden jartzeaz arduratuko lirateke, koordinatzailea, proiektuaren atazak ezagutu behar ditu, teknikaria, teknologiez arduratzen da...

     Bigarren eguneko atazak google site bat egitea eta lanarekin jarraitzea izan zen. Google site bat egitea, nahiko erreza da, google-an bertan “site” jarriz gero eta bertan klikatuz gero, “crear site” agertzen delako. Beraz, hor sakatzen badugu, beste pantailatxo bat agertuko zaigu, site mota nolakoa nahi dugun galdetuz. Baita, site honen helbidea zein den ere.
   
      Guk bi site egin behar izan genituen, lehenengo sitean plantila antzeko bat aukeratu genuelako eta horren ondorioz, sitea bete beterik agertu zen, guztiz idatzia. Horregatik, guztia ezabatzea oso zaila zenez, beste berri bat zabaldu genuen.

     Amaitzeko, site honetan, hainbat orri edo atal ireki genituen, sarrera atala, emangarri atala, akta atala, aurkezpenerako atala eta materialak atala. Hau egiteko nahiko erreza izan zen, orrialdearen goialdean, “arkatza”-ren ondoan, orri bat dago, gehi ikurrarekin. Hor klikatzean, orri berri bat sor dezakezu.

    Saioaren amaieran, proiektua garaiz aurrera eraman ahal izateko, zenbait testu taldekideen artean banatu ditugu.


      Laburbilduz, hau izan da nire astea 

      =)


 LAUGARREN ASTEA


       
Aste honetan zehar, sitean egiten gabiltzan proiektuarekin jarraitu dugu, hainbat urrats emanez. Lehenengo eta behin, gaitasun digitalari buruzko hainbat artikulu irakurri genituen, honen esanahia zein den jakiteko. 


           Laburbilduz, gaitasun digitala Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datzan gaitasuna da, bere barnean bost dimentsio hartzen dituena; ikaskuntza dimentsioa, dimentsio informazionala, komunikatiboa, kultura digitalaren dimentsioa eta dimetsio teknologikoa. 

        Gero, hauen laburpena egiten hasi ginen, hortik idei garrantzitsuenak ateratzeko eta hauek mapa kontzeptual baten jartzeko.

Mapa kontzeptuala egiteko, internetek eskaintzen digun dohainik den programa bat erabili dugu; popplet. Hau oso erraza da erabiltzeko eta nahiko arin egin daitezke eraldaketak.

Gainera, itxura pertsonalizatu daiteke, baita letra ere. Honekin batera, argazkiak igo daitezke. Beraz, nahiko programa ona dela uste dut, oso erraza baita erabiltzeko eta dohainik delako. Anima zaitezte hau erabiltzera!

Hona hemen link-a: http://popplet.com 




                         
http://dowynntt.blogspot.com.es/2011/11/pooplet.html


ONDO IZAN

=)


BOSTGARREN ASTEA


Aste honetan zehar ez dugu gauza berri handirik egin. Izan ere, aste hau proiektuari bideratu dugu batez ere. Ikasi dugun gauza bat delicious herraminta da. Hau interneten dagoen herraminta praktiko bat da, linkak gordetzeko balio duena. Hemen gordez gero, internet dagoen edozein lekutatik hartu ditzakeguz, hauek sarean geratzen baitira.

Herraminta hau dohainikoa da, beraz, edozeinen eskura dago. Hona hemen bere esteka, nahi izan ezkero delicious bat sortzeko.

https://delicious.com/




Hau egiteaz aparte, zenbait esteka aztertu genituen, haien edukia, egitura, baliabideak, balioak... taula baten idatziz. Hurrengo egunean, talde bakoitzak taula bat aukeratu eta horren aurkezpena egin zuen. 

Hona hemen nire taula:


MATERIALA AZTERTZEKO FITXA
URL helbidea, izena eta egilearen datuak



Haur Hezkuntzarako Jarduerak

Blanca da blog honen egilea. Hau haur hezkuntzako bigarren zikloko irakaslea da. Irakaslea izateaz aparte, hezkuntzarekin zerikuzi handia duen lanbide ugari izan ditu. Informazio gehiagorako jo helbide honetara http://www.actividadeseducainfantil.com/p/mis-datos.html

Dekripzioa

Blog hau edonori zuzendua dago. Izan ere, material ugari dago haur hezkuntzari buruz, batez ere jarduerak. Horregatik, guraso zein irakasleentzako blog aproposa da, idei politaz osatua dagoena.

Jarduera hauekin gauza ezberdinak landu daitezke, gai ugari hartzen baitute barnean, hala nola, musika, antzerkiak, ordenagailuarekin egiteko jarduerak…

Diseinua

Informazio mordoa egon arren, nahiko ondo antolatua dagoela ikus daiteke. Jarduerak etiketen bidez antolatua daude eta etiketen behekaldean, daten bidez aurki dezakegu informazioa. Beraz, bi modu ezberdin ditugu informazio hau aurkitzeko.

Blog hau duen antolamendua ikusteko atsegina izatea eragiten du, dena errez aurki daitekeelako eta gaiak ondo zehaztuta daudelako.

Blogak jarraitzen duen egiturari dagokionez, esan dezakegu irudiak, bideoak eta hitzak ondo konbinatzen dituela, hauek informazio gehigarri moduan erabiltzen dituelako. Beraz, idatzizko azalpenekin batera ikus-entzunezko hizkuntza ere erabiltzen du, gauzak ikusgarri eginez.

Edukia

Blog honetan ageri den edukia nahiko interesgarria da haurren heziketarako, jarduera gehienak helburu didaktikoak dituztelako.

Hala ere, material ludikoa ere aurki ditzakegu.

Kasu honetan, hezitzailearen papera/zeregina jarduera ezberdinak ikustea, aztertzea, helburuak kontuan izatea aukeratzea eta antzekoak edo berdinak ikasgelan sartzea izango litzateke.
Izan ere, irakasteko oso baliagarriak dira eta ikasleengan motibazioa sor dezakete, hauek ohiko jardueren egiturarekin apurtzen baitute.

Ikaslearen papera kasu honetan, blog honek proposatzen dituen zenbait jarduera egitea izango litzateke. Hala nola, zenbakiak lantzeko proposatzen diren jokoak.

Orokorrean, jarduera hauek arlo askotan erabili daitezke; matematika, musika, IKT, euskera, frantzesa…

Material hau aproposa izan daiteke hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat, joku askok irudia eta musika erlazionatzen dituztelako. Beraz, nolabait jokoa errazten du. Hala ere, kontuan izan behar dugu haurraren premiak nolakoak diren.

Amaitzeko, esan beharra dago kultur aniztasuna kontuan hartzen duela. Izan ere, lurralde askotako jarduerak proposatzen ditu, baita hizkuntzak lantzeko aukera ematen du ere.

Elementu teknikoak


Elementuak nahiko argi daude aurkitzeko. Honekin batera, esteka eta material ugari ego narren, orrialdea nahiko arin doa. Beraz, ez da atal batean geldirik geratzen.

Fidagarritasuna

Blog guztiak bezala, blogean agertzen den informazio guztia subjektiboa izan daiteke. Hala ere, egile honek hezkuntza arloan nahiko esperientzia duela ikusi ahal izan dut.

Honekin batera, esan beharra dago edukiak nahiko eguneratuak direla eta gaur egunean jorratzen diren gaiez informazio ugaria duela.

Iruzkin kritikoa

Ikasgelan erabiltzeko ezin hobea ikusten dut. Izan ere, haur hezkuntzan egiteko pilo bat jarduera ageri dira, bai eskuz egin daitezkeenak zein teknologien bitartez. Izan ere, askotan, euskaraz egindako dohainiko joko digitalak oso zailak dira aurkitzea eta blog honen bitartez edozein motatako jarduerak aurki ditzakegu, denbora gutxi erabliz.

Gainera, batzuk helburu didaktikoz antolatuak daude. Edukietan azaldu dudan bezala, blog honek arlo asko lantzen ditu.

Laburbilduz, blog honek beste era batean ikasteko metodoak eskaintzen dizkigu, umeentzat gustokoagoak direnak, hots, jolasak eta eskulanak. Beraz, hau aprobetxatu behar dugula uste dut.

Nire iritzi pertsonalari dagokionez, esan behar dut izugarri gustatu zaidala blog hau. Unibertsitateko Haur Hezkuntzako IKT irakasgaian sartuko nuke, hau haur hezkuntza zuzen zuzenean bideratuta baitago.

Ikaslearen izen-abizenak
Rakel Perez Mostazo
   
      Hau irakurtzea gomendatzen dizuet, niretzat oso interesgarria baita. Honekin batera, aztertu dudan bloga ikus dezakezue, idei eta jarduera oso politak baitaude.


Hurrengorarte
ondo izan, 

=)




SEIGARREN ASTEA

Aste honetan zehar, egiten ari garen proiektuaren mamiarekin hasi gara, hots, "zer egin dezakegun ordenagailuekin hiru urteko gela batean"-ren hausnarketa. Asko pentsatu ondoren, umeak oso txikiak direnez, helburutzat hartu dugu arratoia erabiltzen irakastea, pixkanaka beharrezko motrizitatea eta teknika bereganatzen joateko.

Horretarako zenbait joku edota jarduera planteatu ditugu; Paint, bomomo, simbaloo... Lehenengo biak, marrazkiak edota irudiak egiteko oso erabilgarriak dira. Bestean, haur hezkuntzara zuzendutako zenbait joku txiki aurki ditzakegu, denak helburu didaktikoa dutenak, hala nola, zenbakiak ikasi, animaliak identifikatu...

Jarduera hauek prestatu ondoren, gurasoekin esperientzia berri hau konpartitu ahal izateko blog bat sortzea erabaki dugu, umeen prozesua eta emaitza nolakoa izan diren azaltzeko.

Bloga ikusi nahi izan ezkero, hemen usten dizuet link-a; http://tiktaktiktaldea.blogspot.com.es/

Hainbat baliabide edota jarduera blogean sartu ondoren, gloster bat egin dugu. Hau hainbat irudi bertan sartzeko erabili dugu, beste era batean  ikusgarri egiteko. 

Posterrak egiteko ere oso ona da. Beraz, anima zaitezte hau erabiltzera!




ZAZPIGARREN ASTEA


Hau klaseko azken astea da, baita astekariaren azken sarrera. Izan ere, astekaria klasean ikasitakoa azaltzeko erabili dut beraz, klaseak amaitzen direnez, astekaria ere amaitutzat emango dugu. Hala ere, zenbait sarrera berri idazten jarraituko dut, nik nire kontutik ikasitakoa zuekin konpartitu ahal izateko.

Beno, goazen harira. Aste honetan zehar, azken astea zenez, proiektuari amaiera eman diogu. Horretarako, astelehenean proiektuaren azken zehaztapenak eman ditugu, blogaren eta site-aren azken zehaztapenak hain zuzen.  
Aste hauetan zehar egindako proiektua guztion eskura dago, informazio guztia sitean dagoelako eta proiektuaren muina blog batean sartu dugulako. Beraz, ikusi nahi baldin baduzue, sartu eta miatu.




Azken egunean, proiektu guztien aurkezpenak egin genituen. Hauek nahiko antzekoak izan ziren, baina aldi berean ezberdinak. Hau da, informazio eta eduki antzekoak izan zituzten. Hala ere, proposamenak eta hausnarketak nahiko ezberdinak izan dira. Beraz, hauek ikustea aberasgarria izan dela uste dut, guztiok ikasitakoa besteekin partekatu ahal izan dugulako.

Beraz, zerbait interesgarri ikasten duzuenean, partekatu guztiekin, horrela guztiok ikas dezakegu!

Gero arte lagunok

Ondo ibili!

=)


No hay comentarios:

Publicar un comentario