Mostrando entradas con la etiqueta metodologiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta metodologiak. Mostrar todas las entradas

jueves, 2 de enero de 2014

Ipuinak

Unibertsitatean asko landu dugun gauza bat ipuinak dira; hauek nola aztertu, nola kontatu, zein balio helarazten duten, nola sortu ipuin bat...

Orain arte hiru ipuin sortu ditugu, guztiz ezberdinak izan direnak. Baina zer dira zehatz-mehatz ipuinak?

Ipuinak kontakizunak dira, familian, eskolan edo gizartean, belaunaldiz belaunaldi mezuak zabaltzen joan diren kontakizunak, hain zuzen. Istorio hauek, helburu hezitzailea daukate, ez dira neutroak inondik inora, eta bertan, hainbat balore transmititzen dira.

Zergatik dira garrantzitsuak ipuinak Haur Hezkuntzan? Zer aztertu behar dugu irakasleok?

Haurrak heztea nahiko zaila da, berehala aspertzen direlako eta arreta oso erraz galtzen dutelako. Beraz, irakasleok haien interesa pizten dituzten baliabideak bilatu behar ditugu eta ipuinak baliabide aproposak dira horretarako. Gainera, umeen errealitatera hurbiltzeko tresna egokiak dira.

Ipuinak erabiltzea haurraren hizkuntza aberasteko aukera paregabea da. Ipuinaren aurrean haurrak begiak nola ireki, arreta jarri, entzumena zorroztu eta guzti honen aurrean bere gogoa nola estimulatzen den ikus genezake, ipuinaren menpe jartzen baita. Beraz, hauen gustuak pixkanaka nolakoak diren ezagutzen joan gaitezke.

Bestetik, ipuinekin zenbait balio helarazi ditzakegu, hala nola, elkartasuna, laguntasuna, genero berdintasuna, iraunkorrak izatea etab. Horregatik, ipuin bat sortzerako momentuan zer transmititu nahi dugun pentsatu behar dugu eta gero ipuinari ekin ahal diogu.

Ipuin bat aukeratzen badugu aldiz, lehenengo eta behin ipuin horrek zer transmititzen duen ikusi behar dugu. Bestetik, ipuinaren egitura eta hiztegia aztertu behar ditugu, askotan euskarazko ipuin askok hiztegi zaila edota egitura txarra dutelako. Hau da, ez daude umeentzat guztiz zuzenduta, egunerokotasuna kontuan hartzen ez dutelako. Beraz, ipuin errazak erabili behar ditugu, ez oso luzeak umeak ez aspertzeko.

Amaitzeko, ipuina kontatzerako momentuan umeen arreta deitzeko zenbait baliabide daudela esan beharra dago. Honen adibide ahots ezberdinak erabiltzea, eskuekin irudikatzea eta aurpegiaren keinuak aldatzea daukagu. Baliabide hauek haurra erakartzeaz aparte, hauen partaidetza sustatzen dute, ipuinaren parte sentitzen diren bitartean.
Beraz, beti bezala, anima zaitezte hauek erabiltzera!!

=)


martes, 3 de diciembre de 2013

Blog interesgarriak


Gaurko sarreran, beste blog bati buruz hitz egingo dut. Blog hau “haur hezkuntzarako jarduerak” deitzen da eta izenak dioen moduan, jardueraz beteta dago. Batez ere, jarduera hauek haur hezkuntzari zuzenduak daude, hau da, 0-6 urte bitarteko haurrentzat bideratuta daude.

Blog honetan mota askotako jarduerak daude; interneten bidez egiten direnak, eskulanak, fitxak… Gainera, edukien aldetik, bloga oso osatua dagoela esan dezakegu, jarduera gehienak helburu didaktikoa dutelako eta mota anitzetako gaiak lantzen dituelako.



Beraz, guzti hau ikusita, blog honetan ageri den informazio gehiena, eskolan zein etxean erabiltzeko aproposa deritzot. Baina norentzat da aproposa? Nire ustez, blog hau heziketan parte hartzen duten subjektu guztientzat bideratuta dago, hots, guraso, haur eta irakasleentzat.
Jarduerak bilatzen hari bazarete, bai euskaraz zein beste hizkuntz batean, sar zaitezte blog honetara eta miatu, informazio oso interesgarria baitago.  


 Hona hemen blogaren esteka: http://hhjarduerak.blogspot.com.es/

Honekin batera, blog-aren analizia blog honetako astekarian aurki dezakezue ere, bostgarren atalaren amaieran zehazki. 

viernes, 15 de noviembre de 2013

Ikasteko beste modu bat

Unibertsitatean zehar behin eta berriz entzuten den gauza bat umeak aktiboki jardun behar dutela da. Baina gehienetan, parte hartze aktibo hori nola bultza dezakegun ez dute aipatzen. Horregatik, modu polit eta interesgarri bat proposatuko dizuet umeek aktiboki jokatzeko. Baina lehenengo, modu sinple batzuk aipatuko ditut, baita hauen garrantzia ere.

Lehenengo eta behin, umeen partaidetza aktiboaren garrantzia azalduko dizuet. Aditu askok dioten moduan, umeak ikasketa esanguratsua lortzeko, ezinbestekoa da bere partaidetza, aktiboki jardutea. Izan ere, aktiboki parte hartzean, ez dira aspertzen, adi egoten dira eta euren akatsetatik zein lagunen ezagutzatik asko ikas dezakete. Beraz, hau ezinbestekoa da eskoletan bultzatzea, ondo eta atseginez ikasten dena oso zaila delako ahaztea.

Ikasteko modu aktibo bat klasean parte hartzea da, galderak eginez, hauei erantzuten edota gai bat lantzen eta aurkezten. Baina aktiboki ikasteko beste modu bat esperientzia zuzena izaten da. Proposatuko dizuedan jarduera azken honetan oinarritzen da, hots; irteerak.



Irteerak haur hezkuntzan oso desiragarriak dira baita ikasteko metodo oso egokiak ere. Horregatik, eskoletan irteera gehiago egitea proposatuko nuke (irteerekin ez dut esan nahi herritik irten behar dugunik baizik eta irteerak eskolako patiora izan daiteke).

Proposatzen ditudan irteera hauek, klasetik irtetean datza, gai zehatz batzuk behaketarekin, ikerketarekin edota metodo tradizionala ez den beste metodoekin lantzen dena. Honen adibide, ingurua lantzea eta inguruko animaliak lantzea, inguru bera aztertzen izan daiteke.

Hau aurrera eramateko, adibidez, patiora atera eta umeek nolakoa den azaltzea izango litzateke honen prozedura. Hau egin ondoren, herriko plazara joan eta zer ikusten duten ezberdin, eta zer berdin izan daiteke, argazkiak atera gero guztien artean komentatzeko. Jarduera honekin ere, hiztegia lan dezakegu, herriaren hiztegia.

Beraz, irteera batekin nahiko gauza ezberdin ikasi ahal direla ikusi dugunez, mesedez, pentsa ezazue irteerak egitearen proposamena, garrantzitsuak direlako eta umeek ondo pasatzen duten heinean, ikasteko aukera dutelako.




Ondo izan proposamen hau,

Rakel  


domingo, 10 de noviembre de 2013

Fitxak eta eskulanak

Gaur haur hezkuntzako eskola askotan edukiak lantzeko erabiltzen den metodologiaz hitz egingo dut. Honekin batera, proposamen bat egingo dizuet.

Hasteko, unibertsitatean irakasle gehienok esaten dutena zera da; “irakasleok fitxitiz daukazue”. Haur hezkuntzako ikastetxeak aztertzen baditugu, hau egia dela ikus dezakegu. Izan ere, edukiak fitxen bitartez lantzen dira gehienetan.

Esan beharra dago, fitxa hauek ez direla kaltegarriak eta ni ez nagoela hauen kontra. Hauekin, gauza asko ikas daitezke; zenbakiak, idazten ikastea, motrizitate fina lantzea, koloreak bereiztea, margotzen ikastea... Gainera, irakasleok ebaluatzeko onak eta lagungarriak dira. Adibidez, praktikak egiten nenbilen bitartean, hainbat fitxa banaka egin genituen, umeen gaitasunak ebaluatzeko. Fitxa baten helburua, motrizitate zehearen garapena aztertzea zen, baita ezkertia edo eskuindarra zen jakitea. Fitxa egin ondoren, nahiko informazio atera genuen. Beraz, baliagarriak direla uste dut.

Gainera, fitxak ateratzeko iturri ezberdin asko daude; liburuak, eskuz egindakoak, editorialetakoak eta internetekoak. Azken honetan, web orrialde interesgarri bat aurkitu dut fitxaz beterik dagoena, “Vedoque, juega y aprende con los vedoques”. Orrialde hau, gauza ezberdinak lantzeko fitxa ugari ditu, deskargatzeko aukera ematen dutena.


Hala ere, beste metodo batzuk ere daudela esan behar dut. Horregatik, ni irakasle bezala egingo nukeena zera da; fitxaz aparte, irakasteko metodo ezberdin gehiago erabiltzea.

Gaurko proposamena eskulanak dira. Umeek gehienetan hauek atsegin izaten dituzte. Horregatik, ikasteko proposamen egokia iruditzen zait, gustura ikasten dena ez delako erraz ahazten.

Eskulanak mota askotakoak izan daitezke; erositako materiala erabiliz, handiak, txikiak, eduki bakarra lantzekoak, helburu ugariko eskulanak... Baina gaur proposatzen ditugun eskulanak urtaroak lantzeko eskulanak dira, naturari lagunduz material birziklatuarekin egindakoak.

Udaberria lantzen; udaberrian lore asko hazi egiten direnez, jogurteko ontzi batean, lore txiki bat landatuko dugu. Horretarako, lehendabizi jogurteko ontzia apainduko dugu, bakoitzak nahi duen bezala. Hona hemen adibide bat:




Uda lantzen; udan bero handia egiten duenez, eguzki bat egingo dugu, plastikozko platera, egurrezko matxardak eta pare bat botoi erabiliz.  





Udazkena lantzen; Lurzoruan aurkitutako hosto asko hartu behar dituzte, kolore ezberdinetakoak eta horiekin marrazki bat egin behar dute. Hona hemen adibidea:




Negua lantzen; Elurrezko panpina neguaren adierazle ona denez, hau egingo dugu, kotoia, papera eta ehun ezberdinak erabiliz.




Beno, hauek izan dira gaurko proposamenak.

Ondo izan.



=)