domingo, 10 de noviembre de 2013

Fitxak eta eskulanak

Gaur haur hezkuntzako eskola askotan edukiak lantzeko erabiltzen den metodologiaz hitz egingo dut. Honekin batera, proposamen bat egingo dizuet.

Hasteko, unibertsitatean irakasle gehienok esaten dutena zera da; “irakasleok fitxitiz daukazue”. Haur hezkuntzako ikastetxeak aztertzen baditugu, hau egia dela ikus dezakegu. Izan ere, edukiak fitxen bitartez lantzen dira gehienetan.

Esan beharra dago, fitxa hauek ez direla kaltegarriak eta ni ez nagoela hauen kontra. Hauekin, gauza asko ikas daitezke; zenbakiak, idazten ikastea, motrizitate fina lantzea, koloreak bereiztea, margotzen ikastea... Gainera, irakasleok ebaluatzeko onak eta lagungarriak dira. Adibidez, praktikak egiten nenbilen bitartean, hainbat fitxa banaka egin genituen, umeen gaitasunak ebaluatzeko. Fitxa baten helburua, motrizitate zehearen garapena aztertzea zen, baita ezkertia edo eskuindarra zen jakitea. Fitxa egin ondoren, nahiko informazio atera genuen. Beraz, baliagarriak direla uste dut.

Gainera, fitxak ateratzeko iturri ezberdin asko daude; liburuak, eskuz egindakoak, editorialetakoak eta internetekoak. Azken honetan, web orrialde interesgarri bat aurkitu dut fitxaz beterik dagoena, “Vedoque, juega y aprende con los vedoques”. Orrialde hau, gauza ezberdinak lantzeko fitxa ugari ditu, deskargatzeko aukera ematen dutena.


Hala ere, beste metodo batzuk ere daudela esan behar dut. Horregatik, ni irakasle bezala egingo nukeena zera da; fitxaz aparte, irakasteko metodo ezberdin gehiago erabiltzea.

Gaurko proposamena eskulanak dira. Umeek gehienetan hauek atsegin izaten dituzte. Horregatik, ikasteko proposamen egokia iruditzen zait, gustura ikasten dena ez delako erraz ahazten.

Eskulanak mota askotakoak izan daitezke; erositako materiala erabiliz, handiak, txikiak, eduki bakarra lantzekoak, helburu ugariko eskulanak... Baina gaur proposatzen ditugun eskulanak urtaroak lantzeko eskulanak dira, naturari lagunduz material birziklatuarekin egindakoak.

Udaberria lantzen; udaberrian lore asko hazi egiten direnez, jogurteko ontzi batean, lore txiki bat landatuko dugu. Horretarako, lehendabizi jogurteko ontzia apainduko dugu, bakoitzak nahi duen bezala. Hona hemen adibide bat:




Uda lantzen; udan bero handia egiten duenez, eguzki bat egingo dugu, plastikozko platera, egurrezko matxardak eta pare bat botoi erabiliz.  





Udazkena lantzen; Lurzoruan aurkitutako hosto asko hartu behar dituzte, kolore ezberdinetakoak eta horiekin marrazki bat egin behar dute. Hona hemen adibidea:




Negua lantzen; Elurrezko panpina neguaren adierazle ona denez, hau egingo dugu, kotoia, papera eta ehun ezberdinak erabiliz.




Beno, hauek izan dira gaurko proposamenak.

Ondo izan.



=)

No hay comentarios:

Publicar un comentario