jueves, 21 de noviembre de 2013

Desagertzen hari den material didaktiko bat


Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua garatzeko, lehenengo umeen aurre ezagutzak izan behar ditugu kontuan, hortik abiatuz erabiliko dugun materiala didaktikoa aproposa eta erakargarria  bilatu behar dugulako.

Haur hezkuntzan erabiltzen den material didaktikoa aztertzen badugu, mota askotakoak daudela ikus dezakegu; pelikulak, ipuinak, abestiak, txartelak, kartak, denetariko jostailuak... Baina batzuk (interesgarriak eta balio handikoak direnak) desagertzen hari dira ere. Hala nola, kartak.

Kartak ikasleen ezagutzak handitzeko erabiltzen dira, modu interesgarri eta dibertigarri batean. Hauek oso aproposak izan arren, gero eta gutxiago erabiltzeko joera dago, teknologia berriekin mota hauetako materialak murriztuz joan direlako. Horregatik, zenbait momentutan burua atzera bota eta lehen erabiltzen ziren materialak ere kontuan hartu behar ditugu.

Kartetan era askotako irudiak eta hauei egokitutako izenak edo hitzak ageri dira, gehienetan kolore biziekin apainduak, erakargarriago eta motibagarriagoak izateko. Ezaugarri hau oso garrantzitsua da, ume motibatu batek, ikaskuntza esanguratsua lortzeko erraztasun gehiago dituelako.

Orokorrean, karta hauen helburua familia berekoak aurkitzea eta ezberdintzea edota hitza irudiarekin erlazionatzea dute helburu. Horregatik zergatik ez erabili eskolan?


Anima zaitezte


=)

No hay comentarios:

Publicar un comentario