viernes, 15 de noviembre de 2013

Ikasteko beste modu bat

Unibertsitatean zehar behin eta berriz entzuten den gauza bat umeak aktiboki jardun behar dutela da. Baina gehienetan, parte hartze aktibo hori nola bultza dezakegun ez dute aipatzen. Horregatik, modu polit eta interesgarri bat proposatuko dizuet umeek aktiboki jokatzeko. Baina lehenengo, modu sinple batzuk aipatuko ditut, baita hauen garrantzia ere.

Lehenengo eta behin, umeen partaidetza aktiboaren garrantzia azalduko dizuet. Aditu askok dioten moduan, umeak ikasketa esanguratsua lortzeko, ezinbestekoa da bere partaidetza, aktiboki jardutea. Izan ere, aktiboki parte hartzean, ez dira aspertzen, adi egoten dira eta euren akatsetatik zein lagunen ezagutzatik asko ikas dezakete. Beraz, hau ezinbestekoa da eskoletan bultzatzea, ondo eta atseginez ikasten dena oso zaila delako ahaztea.

Ikasteko modu aktibo bat klasean parte hartzea da, galderak eginez, hauei erantzuten edota gai bat lantzen eta aurkezten. Baina aktiboki ikasteko beste modu bat esperientzia zuzena izaten da. Proposatuko dizuedan jarduera azken honetan oinarritzen da, hots; irteerak.



Irteerak haur hezkuntzan oso desiragarriak dira baita ikasteko metodo oso egokiak ere. Horregatik, eskoletan irteera gehiago egitea proposatuko nuke (irteerekin ez dut esan nahi herritik irten behar dugunik baizik eta irteerak eskolako patiora izan daiteke).

Proposatzen ditudan irteera hauek, klasetik irtetean datza, gai zehatz batzuk behaketarekin, ikerketarekin edota metodo tradizionala ez den beste metodoekin lantzen dena. Honen adibide, ingurua lantzea eta inguruko animaliak lantzea, inguru bera aztertzen izan daiteke.

Hau aurrera eramateko, adibidez, patiora atera eta umeek nolakoa den azaltzea izango litzateke honen prozedura. Hau egin ondoren, herriko plazara joan eta zer ikusten duten ezberdin, eta zer berdin izan daiteke, argazkiak atera gero guztien artean komentatzeko. Jarduera honekin ere, hiztegia lan dezakegu, herriaren hiztegia.

Beraz, irteera batekin nahiko gauza ezberdin ikasi ahal direla ikusi dugunez, mesedez, pentsa ezazue irteerak egitearen proposamena, garrantzitsuak direlako eta umeek ondo pasatzen duten heinean, ikasteko aukera dutelako.




Ondo izan proposamen hau,

Rakel  


No hay comentarios:

Publicar un comentario