Gaurko sarreran, beste blog bati buruz hitz egingo dut. Blog hau “haur
hezkuntzarako jarduerak” deitzen da eta izenak dioen moduan, jardueraz beteta
dago. Batez ere, jarduera hauek haur hezkuntzari zuzenduak daude, hau da, 0-6
urte bitarteko haurrentzat bideratuta daude.
Blog honetan mota askotako jarduerak daude; interneten bidez egiten
direnak, eskulanak, fitxak… Gainera, edukien aldetik, bloga oso osatua dagoela
esan dezakegu, jarduera gehienak helburu didaktikoa dutelako eta mota
anitzetako gaiak lantzen dituelako.
Beraz, guzti hau ikusita, blog honetan ageri den informazio gehiena,
eskolan zein etxean erabiltzeko aproposa deritzot. Baina norentzat da aproposa?
Nire ustez, blog hau heziketan parte hartzen duten subjektu guztientzat bideratuta
dago, hots, guraso, haur eta irakasleentzat.
Jarduerak bilatzen hari bazarete, bai euskaraz zein beste hizkuntz batean,
sar zaitezte blog honetara eta miatu, informazio oso interesgarria baitago.
Hona hemen blogaren esteka: http://hhjarduerak.blogspot.com.es/
Honekin batera, blog-aren analizia blog honetako astekarian aurki dezakezue ere, bostgarren atalaren amaieran zehazki.
No hay comentarios:
Publicar un comentario